Espainiako Itzulia guretik pasatu berri da nazionalista espainolen eta akolitoen desenfrenorako. Tourra ere irten zen Donostiatik orain urte batzuk, eta normala da Frantziatik irtenalditxoak egitea (Belgika, Italia, Euskal Herria...), kirol zale gehiagoren gozamenerako.
Kontua da aurtengo Vueltako igoera ikusgarri bat El Vivero mendira edo El Alto de El Vivero-ra egin zela, Bizkaian. Harrigarria izena: El Vivero. Norbaitek halako batean —Francoren denboretan— El Vivero bide seinalea jarri zuen Galdakaotik gora, eta horrela geratu da birbataiaturik—berdin izan zitekeen La Cervecera edo El Refugio edo batek daki zer—. Ba, etapa horren emanaldian ez zen besterik entzuten irrati-telebistetan: El Vivero. Gauza bera irakurtzen zen biharamuneko egunkarietan. Tristea.
Komeni da gogoratzea mendi horrek izena baduela, antzinatik. Ganguren deitzen da, eta punturik gorena, alegia El Alto de, Ganguren Gane da (bizkaieraz, «gane»=»gaina»).
Horrelako barrabaskeria batzuk aztertzen lan apur bat egin beharra dago. Hasteko, gure aldundiek eta udalek, bide seinaleetan eta mapetan; ondoren, gure hedabideek (irrati-telebistak, egunkari-aldizkariak).
Gipuzkoan ere, besteak beste, bada barrabaskeria bat deigarria: Deskargako Portua. K letrarekin euskaldunagoa emango du, baina izatez txurro ederra da, «De Azkarraga» izena baitago azpian. Alegia, Azkarragako Gaina.
Zuzendariari
'El Vivero' eta Deskarga
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu