Zuzendariari

Elkartasuna Tibeti

Lekunberri.
2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Komunikabideetan gutxi azaldu arren, errepresio latza jasotzen ari dira tibetarrak euren askatasun gogoari eusteagatik. Mende erdia baino gehiago igaro da Txinak Himalaiako herria inbaditu zuenetik, eta geroztik bertan ezarritako politika zapaltzailea izendatzeko hitz bakarra besterik ez dago: etnozidioa. Txinako agintariek tibetarrak gutxiengo bihurtu dituzte haien herrian, kolono txinatarren immigrazio masiboari esker.Egun, 6 milioi tibetar daude Tibeten, eta 8 milioi txinatar. Tibetarrak arrotzak dira euren herrian, eta haien hizkuntza eta kultura, debekatuak izateaz gain, ahulduak dira. Etnozidioa pairatzen ari diren beste herriekiko elkartasun handia dago Euskal Herrian. Ez dezagun Tibet ahantzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.