Badirudi Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesari bat jarri nahi duela errepideetan. Aitzakia zera da: dirurik ez daukala haien mantentze eta konpontze lanak egiteko. Esaten du hori egiteko 130 milioi behar dituztela, eta horiek errepideen erabiltzaileek ordaindu behar lituzketela.
Esaten ez duena zera da —ahaztu zaiolako, edo ezkutatu nahi duelako—: dagoeneko, erregaien zerga dela eta, errepideetako erabiltzaileei, eta soil-soilik horiei, dirutza handia kentzen dietela gasolindegi batera joaten diren bakoitzean. Ez du esaten ere zenbat diru biltzen duen era horretara.
Hala ere, datu batzuek jakitea izan dut: joan den urtean, zerga berezien alorrean (erregaiak, tabakoa, alkohola eta abar) 460.461.972 euro jaso zituen —hiru laurdenak erregaienak balira, 290 milioi izango lirateke—. Eta urte honetako aurrekontuan, mugikortasun eta bide egiturako 141.503.749 euro daude aurreikusita. Gauzak horrela, zera esango nuke:
1. Nora joaten da erregaien bidez jasotako dirutza? Ez ahaztu errepideetako erabiltzaileek bakarrik ordaindutakoa dela.
2. Beste gauzetan —hondartzetan adibidez—, mantentze lanak erabiltzaileek ordaintzen al dituzte?
3. Zerga-biltzaile batentzat, errazena izango da lehen bere sarean erorita daudenei zerga gehiago jartzea. Dirua behar baduzue, saia zaitezte sare horretan oraindik erori ez direnak aurkitzen,egongo dira eta.
Zuzendariari
Errepideetako bidesariak eta Foru Aldundia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu