Zuzendariari

Eskola 5.0

Bilbo.
2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Gelara sartu naiz eta ez dut irakaslea ikusi. Hogei minutu pasa dira jada klasea hasi behar zenetik. Bat-batean, errobot bat agertu da. Programazio arazo bat omen zeukala eta hori dela-eta berandu heldu dela esan digu. Peru, iazko irakaslea, bota omen dutela zioen ikasleetako batek ahopeka, arazo ekonomikoak direla medio. Klasera sartu bezain pronto, errobotak euskal literatura 3.9 programa jarri digu. Ordu erdiko azalpen gogaikarria, irudiz jositako pantailari begira. Itsumustuan, ezer esan gabe, alde egin du, ahots mesianiko indargearen konpainia jasangaitzean; malkorik gabe, irririk gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.