Lehen irakurketan oximoron galanta irudituko bazaigu ere, denbora aurrera joan ahala beste izenik ez dugu PSOEren korronte politikoa definitzeko.
Goazen zatika. Alderdi popularrak, Konstituzioaren kutxa irekita, Kongresuko beste alderdiek kutxa horretan sartzeko zituzten proposamenak baztertu eta betatzea ulergarria da. «Popularrek» euren oinarri politikoei buruz ez dute inor engainatu; Espainiar Konstituzioak alderdiaren maniobrak ziurtatzen ditu, eta horrenbestez, laizismoa edo autodeterminazioa bezalako erreformak txertatzea, «popularren» ideiekin lotu ezin diren printzipioak dira. Baina, posible ote da alderdi sozialista baten ideiekin ere bateraezinak izatea?PSOEk betoa jarri du, PPren laguntzaz eta UPNren aportazio sinbolikoarekin, 1978an aprobatu ziren printzipio konstituzionalistetatik at zeuden proposamen guztien aurka, eta gehiengo esanguratsua lortuta, PP eta PSOE ez diren bestelako alderdien proposamenek ez dute filtroa pasa. Konstituzioa, jada zaharkiturik dagoena euskaldun eta katalanen autonomia beharrei erantzuteko; bide akonfesionaletik, Espainia Elizari dirua ematen dieten estatu europar gutxietakoa izatea ametitzen duena, eta abar luze bat, blindatua izan da sasi-sozialismo eta muturreko eskuinarengatik.
Eta amaitzeko, larriena: estatu konstituzionalek, euren konstituzioetan egiten dituzten eraldaketak erreferendum bidez aprobatzen dituzte. Espainiako Lege Gorenak hala eskatzen du halaber. Ez ordea defenditzen duten horiek.
Zuzendariari
Eskuineko sozialismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu