Zuzendariari
Espaloi gainean
Abuztuak hamabost, gaueko suak ikustera noa bizikletan Donostian espaloi gainetik. Eta Grosen, Sagueseko sarreran, hondartza aurre horretan geratzen nau trafikoko udaltzain batek, laranjaz ibiltzen den horietakoa. Eta non, nik ezer esan aurretik, euskaraz hasten zaidan hizketan, azaltzen, ezin dudala espaloi gainean bizikletan ibili. Eta ni txoratuta euskaraz ari zaidalako hasieratik beste gabe. Eta zerbait debekatua egiten harrapatu dutenaren egonezinean, momentuan niri ahaztu eskertzea euskaraz egin izana. Baginen nonbait horrelakoak ikustekoak ere. Eskerrik asko ba, bihotzez. Ari dira gauzak aldatzen, zorionez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu