Astakeria galanta da estatu batek urtez urte eta nekez aurreztutako txakur txikiak bankuei laguntza gisa ematea. Izan ere egoera horretan aurkitzen diren herrialdeak, kapitalaren inguruan erabakitzeko boterea galdu dute, aktore pribatuen mesederako. Estatu finantza onuradunak, egun aurrera eraman eta gure ondorengoei eragingo dieten inbertsioekin daude oinarrituta. Horrela bada, langabeziaren datu tamalgarriak, gobernuburuek azken urteetan aurrera eramandako politika arduragabeen ondorio dira. Pentsiodunen kantitate «handiaren» ondorioz gure iloben zerga-kargaz urduritu eta egoeraz baliatuz gizarte segurantzan igoerak egokitu edota pentsio plan pribatuei bide berriak ireki beharrean, energia, garraio eta janari garbiaren aldeko apustua egin beharra dago, kapitalismoaren ekonomi eredu txikitzailea eraldatu nahi bada.
Gizarte bakar baten bizi garela ulertzeko garaia heldu da. Herrialde batean ekonomi eredu aurrerakoi bat abian jartzea ez baita nahikoa ekonomiaren alde pribatuak aurkako eredua babesten baldin badu. Zergak jaitsiz defizita sortu, ondoren gizarte-laguntzak murriztu eta estatu-gastuei aurre egiteko dirurik ez dagoela adieraztean iruzur egiten zaie herritarrei.
Gaur egun, gurean, aipatutako neurriak hartu ondoren beraien buruak herri-zein langile-alderditzat aurkezten dituzten alderdi espainiazaleek iruzur egiten diguten bezalaxe.
Zuzendariari
Estatu finantzaren onuradunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu