Zuzendariari

Estatuko Administrazioko postuen zerrenda Nafarroan

Francisco Javier Castro.
Berriozar.<br /><br />Administrazioan Euskaraz Taldea
2012ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Administrazioan Euskaraz taldearen izenean, Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroako lanpostu publikoekin duen jokabide okerra salatu nahi dugu.

Estatuko Administrazio Periferikoen Koordinaziorako zuzendari nagusiak 2012. urteko ekainaren 28an ebatzi zuen LAB sindikatuak jarritako gora jotzeko helegitea, honako modu honetan:

Jendearekiko harremanagatik, dokumentuak hartu eta erregistratzeagatik edo hizkuntzaren ezagutza ezaugarri nabarmena duten ekintzengatik, zenbait lanpostutan euskara baloratzen da lehiaketetan; beraz, Euskararen ezagutza zenbait lanpostutan baloratzeko LCA ezaugarria paratzeko Nafarroako Lanpostuen Zerrenda aldatzea ez da beharrezkoa; gora jotzeko helegitea ez du onartu.

Azken batean, bere burua euskara baloratzearekin ez du lotu nahi. Euskara baloratzea lanpostuen lekualdaketa lehiaketekin soilik lotzea ez da legediaren araberakoa.

Ez da egia horrelako kasuetan lehiaketetan euskara baloratzen denik. Lanpostuen zerrendan LCA ezaugarria ez paratzea eta gero euskara baloratzea gauzak modu ilegal batean egitea da, baina lotsarik gabe ilegalitatearen aldeko erabakia hartu berri du Estatuko Administrazio Periferikoen Koordinaziorako zuzendari nagusiak.

Laburbilduz, euskara jakiteko betebeharra erabat ezohikoa bada Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroan dituen lanpostuetan, euskara jakitea meritu moduan duten lanpostuek definitu gabe segitzen dute, 1990eko uztailaren 22ko Ministeritza Agindua onartu zenetik 22 urte iragan ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.