Zuzendariari

Etika kristaua eta ezkerreko praktika bat datoz

Donostia.
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Banengoen goiz honetan kafetxo bat hartzen auzoko terraza batean, orraztegi baten parean, eta ijito itxurako bat etorri da galdezka ea noiz zabaltzen duten orraztegia eta nik esan diot ez dakidala eta berbetan hasi gara. geroago, oraindik orraztegia itxita, juntatu egin da ezkerreko euskaldun bat, nire ezaguna, eta euskaraz hasi gara eta beste gauzen artean esan dit ijito itxura guztia zuela tipo hark, eta nik esan diot denekin saiatzen naizela jator izaten, eta esan dit horrek ondo hitz egiten duela nitaz.

Azken batean, kristau dotrina segitzea praktikan eta ezkerreko teoriarik sinpleena segitzea, ez al da praktika bera?. Badago halako ezinikusia, batez ere Espainiapean, katoliko eskuindarren artean eta ezkerreko ateo eskandalizatuen artean, eskandalua baita askoren ateo bihurtzearen arrazoia, baina nik, trabak traba, Unamunok zioena diot, hau da, kristauak eta sozialistak elkar entenditzera «kondenatuak» daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.