Zuzendariari

Etorkizunean sinesten dugulako, bizi pozez

Agustin Pontesta Garmendia.
Lezo.
2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
2012ko urtearen atarian gaude eta bizitzeko irrikaz. Denon inplikazioa eskatuko duten zenbait ekimen baditugu oroitu beharrekoak: alde batetik, nafarrok kolonizatuak izan gineneko 500 urtebetetzen ditugunekoa; bestetik, 90 urte EAB( Emakume Abertzale Batza) sortu zenekoa, eta Lezori dagokionean, aldiz, azaroaren 12an ehun urte beteko zituzkeen Miren Gezala Sagarzazu Lezoko lehenengo ikastolako andereñoak etaurtarrilaren 22an,ikastola berriaren inaugurazioa, besteak beste.

22a egun garrantzitsua dudarik gabe lezoarrontzat. Jakin badakigu Ikastolak ez direla ekimen bakanak herri-eraikuntzan, baina bai ezinbestekoak. Eta ekimen honetan sinesten dugunak asko garen arren,herri osoaren konpromisoa eta partaidetza eskatzen du, guztiok garelako eragile.

Horretaz jakitun ziren EABkoemakume haiek, sekulako lanaegin baitzuteneuskararen etaeuskal kulturaren transmisioan batik bat. Lezon ere izan genuen emakume talde eragilea, eta Miren Gezala andereñoa horietako bat zenez, Mirenengan islatu nahi dituguemakume «aktibista» guzti haiek, geroan sinesten zutelako, bizi poza lau haizetara hedatuz.

Beraz, igandean elkartuko garen bezalaxe denok batera ekin diezaiogun aurrerantzean eregure aurrekoek hasitako ibilbideari. Bakoitza bere bidean baina helburu berarekin. Gu beste inor ez delako gure etorkizunaren jabe, eta gure seme-alaben Euskal Herriberria eraikitzeko irrikazgaudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.