Zuzendariari

Euskadi y Llión

Gasteiz.
2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Joan den larunbat gauean, Vital Kutxak antolatzen duen Arabako jaietarako autobus baten laguntzaile modura ibili nintzen, Jaibus delakoan. Helburua: Lantaroneko festetara gazteak eramatea. Gidaria lagundu nuen bidaiaren gorabeherak kontrolatzen. Horren truke, udararako eskupekobat.

Lan honek badu dibertigarritik: gaztetxoak dibertitzera joan eta itzultzen diren arte (03:30 edo 06:00 arte) ez duzula ezer berezirik egin behar. Busean lo egin dezakezu, zuk zeuk festetara joan, edo gidariaren adiskide egin. Azken hori hautatu genuen gidariak eta biok.

Jendea ezagutzen duzunean, beti ikasten duzu zerbait. Aberasgarria da norberaren esperientziak trukatzea. Eta hara zer esperientzia: gidaria salamancarra zen. Hogeita hiru urte daramatza Euskal Herrian, eta hemen autonomia edo independentziaren alde ibiltzen garen moduan, bere pentsakera azaldu zidan: Salamanca Leon da. Bere burua abertzale kontsideratzen du, ezen, haren esanetan, ez zen justua izan, inolaz ere, Espainia sortu duten erreinu zaharrenetakoa (hots, Leon, Zamora eta Salamanca probintziek osatzen zutena) Gaztelan integratu izana, autonomia bera sortuz. «Espainia osatu duten erreinuak, Leon, Gaztela, Nafarroa, Aragoi eta Granada izan badira, nola kendu autonomia leondarrei, gu, erreinu garen hauei? Ni salamancar izanik, leondar naiz, leondar gara, eta ez gaztelar».

Hitz horiek gogorarazten didate zer zorte dugun Euskal Herritarrok Espainiako Estatuan: gutxienez, guk gure hizkuntzaren ofizialtasuna lortu genuen (Nafarroan guztiz osatu ez bada ere), gure autonomia, foruen zati bat, eta denok vascos edo euskaldun deitzen digutela Espainian barrena.

Leon, gaur egun, leondarren buruetan besterik ez da existitzen. Euren hizkuntza (llïonés delakoa) hilzorian dago, eta, larriena dena: ez dago euren legitimitatea babesten duen alderdi politikorik, bakarra izan ezik, Gaztela eta Leongo Juntan diputatu bakarra besterik ez duena. Euskal Herrian, argi dago politika aldetik euskalzaletasunaren aldeko legitimazio handia dagoela, Vascongadasetan batez ere.

Ondo dator Estatu bera konpartitzen dugun naziook gure artean ere solidario izatea eta elkarri begiratzea: euskaldunok (agian) horren gaizki ez gaudela ikusteko —beti hobe egoteko griña behar badugu ere—, eta leondarrak, euskaldunok orain duguna lortzeko lan asko egin behar dutela gogoratzeko; hori, zoritxarrez, azkenik desagertuko ez badira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.