Zuzendariari

Euskal PENen gutuna

Laura Mintegi.
Euskal PEN.
2012ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Joan den igandean egunkari honetan «Gernika erabakitzeko eskubidearen hiriburu bihurtu nahi dute» tituluaz argitaratu zen albistea ez da zuzena. Euskal PENek Gernikarako prestatutako manifestua hainbat hizkuntzatara itzultzeko asmoa zeukala zekarren albisteak.

Bestelako ekimen bat prestatu dugu. Gernika bihurtu den sinboloa ezagututa, eta kulturak eta kazetaritzak horretan izan duten garrantzia nabarmenduta, Euskal PENek ildo horretan kokatu du bonbardaketaren 75. urteurrenari egiteko ekarpena. Horretarako munduko idazleei eskatu diegu poemak bidal ditzatela gure Gernikaz edo euren herrietan bizi izan dituzten beste Gerniken gainean (Other Gernikas). Esan behar da harrera beroa jaso duela PEN Internationalen Londresko egoitzan, eta munduko hainbat elkartek bere egin dutela proposamena. Hasi gara poemarik jasotzen.

Horixe zen larunbatean aurkeztu genuena, ez beste ezer. Gernika Batzordearen akats bategatik gertatu zen nahasmena, zorionez argitu dugu elkarrekin gertatutakoa. Baina BERRIAko irakurleei eta PENkide eta lagunei azalpena zor diegu. Bidenabar adierazi nahi dugu Euskal PENen lan-eremuak bi direla, adierazpen askatasunaren defentsa egitea eta munduko hizkuntzak eta literaturak sustatzea. Ez dagokio PENi iritzi politikoak egitea. Lehenik eta behin hori ez delako bere arloa. Eta, bigarrenik, eta batez ere, begirune handia diegulako gure kideei. Eta, zorionez, nork bere iritzi politikoa du, PENen ezaugarrietariko bat baita ezberdinen arteko elkar ulertzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.