Zuzendariari

Euskalduna: 7=1 ala 3=1?

Nerea Abrego Antia.
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Euskaldunok nortzuk garen definitzeko dauden zailtasunen harira, kirolari nafar bezala bizi behar izaten dudana salatzeko gutun hau idazten dut. Nafarroakoa izateagatik alboratua sentitu nintzen azken gertakaria pasa den igandean izan zen, Donostiako maratoi erdiko sailkapeneko bigarren neska izan nintzenean, Senait Guetema kenyarraren atzetik. Sari-banaketan lehen sailkatuak itxaroten geunden bitartean eta ezagutzen ginenon artean euskaraz mintzatzen ginen bitartean, nik lehendabiziko euskaldunaren saria ezingo nuela jaso jakinarazi zidaten.

Administratiboki Euskal Herriko zazpi probintziek pairatzen duten banaketak nahasmena sortzen du horrelako egoeretan. Baina herri kirol-proba batean euskaldun hitza erabiltzerakoan (gazteleraz vasc@), ez da soilik EAEko biztanleei zuzentzeko erabili daitekeen hitza, euskaldun izatea Euskal Herritar guztion identitatea delako. Euskalduna naizela erakusteko, ez naiz EAEn jaioa edo bertan federatua izan behar, Nafarroak, gainontzeko sei probintziekin batera, historia eta nortasun bera partekatzen baitu.

Nire sorterria maite, bizi eta defendatzen dudalako, horrelako egoerek eragiten didaten oinazea handia da. Gainera, Euskal Herria bizitzen ari den «garai berri» honetan eta Donostiako udalak aldaketa horren eredu izan nahi duen heinean, bertan antolatzen diren kirol-probetan nafar jatorriko pertsona bat euskaldun ez kontsideratzea larria iruditzen zait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.