Zuzendariari
Euskaldunok kontsumoan
Kontsumitzaileen hizkuntz eskubideen dekretua betetzen ez duten enpresei isunak kentzea du PSOEk helburu. Ez naiz isunak ipintzearen aldekoa, baina enpresek 30 urte izan dituzte euskaldunon eskubideak errespetatzeko. Hona emaitza: zero. Bigarren mailako hiritarrak garenez, erdara hutsezko errotulazioak, kontratuak, idazkiak eta publizitatea baino ez dugu eskuragarri askotan. Dekretu honek ez ditu enpresak euskara erabiltzera behartuko, zerbitzuak euskaraz ematera baizik, euskaldunok euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun. Beste hainbat esparrutan legeztatzen den antzera — emakumeen aurkako diskriminazioa edo tabakoaren legea—, gauza bera egin liteke euskararekin, beste 30 urte pasatu nahi ez baditugu, behintzat. Zer nahi dute erdaldunek, hizkuntza bietan elkar bizi ala espainiera inposatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu