Zuzendariari

Ez al da normala, Unai Iturriaga?

Matxalen Iraeta.
Zornotza.
2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Zertarako nahi dugun estatua nik ere galdetzen dut, baina ez naiz munduko herritarra sentitzen, euskalduna baizik; estatuak egitura zaharkituak direla diot, eta ez naiz eroso bizi estatu honetan; pixkatxo bat bidaiatu dut, eta ez didate kendu nire herriarekiko maitasuna; min egiten didate mugetan nitaz ari ez den nortasun agiria erakustea; kontroletan kaka eginda egoten naiz, eta behin baino gehiagotan piztiaren leotzetara eramaten nautela amestu izan dut.

Estaturik gabeko eta batzarretan eta auzolanean oinarritutako independentzia nahiago dut. Ez al da normala? Utopia? Bai, baina soldatapean torturatzailerik izango ez duen estatu bat bezainbeste.

Erralderen defentsan idatzi zenuen animalien eskubideak ez, baina txuleta on batek bai samurtzen dizula bihotza. Erralden egiten zutenari batzuek tortura deritzogu. Ia Euskal Herri desberdin batengatik samurtzen zaigun bihotza. Osasuna!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.