Zuzendariari

Ez al dago euskararentzako dirurik?

Maddi Sanchez Arrarte.
Bedia.
2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Azken bolada honetan ez dut ETB1 ikusten eta ez da euskaraz telebista ikustea gustatzen ez zaidalako, baizik eta ETB1 lotsagarri bihurtu delako.

Kate honek kulturari egiten dion bazterketa oso nabarmena da. Adibidez, bertako Sautrela programa, euskal kultura eta gehienbat literatura ardatz dituen saioa, «krisiaren ondorioz» kendu zuten. Hori gertatu bezain laster eta, etxe horretako beste langileek murrizketak jasaten zituzten bitartean, ETB2 katean, Patricia Gaztañagaren Voy a mil programa inauguratu zen, non aurkezleak 22.000euro irabazten zituen hilero (1.000 euro programako). Gainera, saio honen publizitate kanpaina ETBk bere historian izan duen garestiena izan da. El Conquistador del fin del mundo ere ez da atzean geratzen. Izan ere, honek urtero milioi bat euroko aurrekontua du, ondorenegiten diren eztabaida saioak kontuan hartu gabe. Aipatutako bi programa hauek,nola ez, gazteleraz ematen dira.

Horregatik, nik uste dut ETBk euskarabigarren maila batean duela, etxe honen gaztelerazko kateari baino inportantzia txikiagoa ematen baitzaio; programazioa eta aurrekontu txikiak ikustea besterik ez dago horretarako. Gainera, nire iritziz, hizkuntzaren normalkuntzarako oso garrantzitsua da euskararen presentzia telebistan. Izan ere, nork ez luke bere herrian norberaren hizkuntza dagoen kalitatezko telebista kate bat ikusi nahi?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.