Zoritxarrez, hurrengo legebiltzarrean ez dira ordezkatuta egongo herri honetako sentsibilitate guztiak; izan ere, kanpoan geratuko da ezkerreko ikuspegitik Euskaraz eta Etika politikagintzaren ardatz jartzen zuen aukera politikoa.
Duintasunari eusten jakin ahal izan duena beste alderdikide ohiek duela gutxi arte bere etsai izan direnengana lerratu diren bitartean modu ezin lotsagarriagoan, politikagintzatik bizitzen jarraitu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, eta egungo errealitateak etsipena besterik sorrarazten ez digulako, ez dugu itxaropena galdu nahi. «Aintzane, gogoan zaitugu» irakurri ahal izango da gaur hautestontzietan sartuko diren hainbat eta hainbat sobreren barruan.
Nestor Arrillaga.
Zuzendariari
Ez daude denak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu