Gaur egungo gizartean nagusi izateak zera esan nahi du, erretzen eta edaten jakitea, eta nola ez, birjinitatea galduta edukitzea. Beraz, asko eta asko nagusiarenak egin nahian dabil zigarroa ahoan hartuta; baina, handi izan nahian, txiki agertzen dira munduaren aurrean.
Nagusi izateko ordua iritsi zaidala ohartu nahiz jada, nik, neure buruari ezezkoa esaten diodan arren. Momentu batzuetan atzean gelditzen ari naizela iruditzen zait. Ez dut aurrera jo nahi, atzean gelditu nahi dut auto eta panpinekin jolasean. Urrun ikusten ditut droga, zigarro, edari eta sexu kontua, baina ingurura begiratzen dudan bakoitzean gero eta hurbilago sumatzen ditut. Jadanik, hainbat gai hankak ukitzen ari zaizkit; ni ordea, korrika hasi naiz babes bila, baina alferrik, haiek ura baitira, eta ni amaierarik gabeko urmael batean bainago, eta lagun asko itota ikusten ditut bertan. Ez dut zer eginik, beraz, ezer gertatuko ez balitz bezala, irribarre handi bat jartzen diot munduari; baina gaizki, gaizki egina, neure buruari gezurretan bainabil.
Zer egin gizarte honetan beti ume izan nahi duen batek? Zer egin 15 urte bete behar dituen batek? Edaten eta droga kontuetan hasi behar al naiz ba? Ez, hori ez, ez ditut nire nahiak alde batean utziko, ez diot neure buruari aurka egingo, eta ezta nire osasunari ere.
Denak konponbidea duela diote. Ez, ni ez nago ados, arazo honek ez baitauka konponbiderik.
Zuzendariari
Ez dut nagusi izan nahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu