Zuzendariari

Fracking-a eta krisi energetikoa

2012ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Berriki jakin dugu Frontera Energy SL izeneko enpresa batek gas esplorazioak egiteko baimena eskatu diola gobernuari. Esplorazio hauek Nafarroako hiru eremu handietan izango lirateke: Urbasa (Pegaso izeneko eremua), Agoitz eta Leire mendilerroko eremua (Quimera), eta Bardeako hegoaldean (Aquiles).

Gisa horretako esplorazioak laster hasteko daude Gasteiz inguruan. Egia bada Arabako azpialdean Patxi Lopezek hain harro iragarri zuen gas kopurua dagoela, azken horren ustiapenak futbol zelai baten tamainako bi edo hiru mila hobien edo ustiapen eremuen irekitzea ekarriko luke. Baliabide endogenoetan oinarritutako bertako ekonomia deuseztatuko luke eta sortuko lukeen enplegua txikikeria izango litzateke suntsitukoarekin alderatuz. Ingurugiroari dagokionez, lur azpiko uretan sortutako gaixotasunek ateratako gasak gure bizi kalitatean ekar lezakeen onura ezeztatuko lukete.

Orduan zergatik hainbeste interes arbel gasa ateratzeko? Petrolioa bukatzen ari da, eta haren espekulatzaileak gelditzen den kakan arakatzen ari dira, arbel gasa bezala, azken horren eraginkortasuna batetik hirukoa delarik. Hala, egungo krisi energetikora iritsi gara. 2006. urtetik hidrokarburoen ekoizpena geratuta dago, ez da handitzen, baina haren eskaera bai. Pentsatzen dugu arazoa ez dela ekoizpenaren eskasia edo eskaintzarena, baizik eta kontsumoaren gehiegikeria, bestelako banaketa, xahutzea eta diruzalekeria espekulatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.