Zuzendariari

Gasteizko errepublika patateroa

Pedro Alberdi
 
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Joan zen igandean, azaroaren 20an, Agus Perezek sinatutako kritika bat agertu zen BERRIAn. Jon Mirande ikuskizunari buruzko kritikaz ari naiz. Bertan, bada pasarte bat, pare bat hitz merezi dituena: «Ikuskizunaren jatorria orain urte pare bat Euskaltzaindiak hiru olerkariren inguruan antolatu zuen zikloan bilatu behar dugu, horrek azaltzen baititu muntaiaren izaera literarioa eta haren biluztasun eszenikoa».

Pasarte hori dela eta, bi kontu argitu nahi nituzke:

1- Ziklo hura ez zuen Euskaltzaindiak antolatu, Bilbo Zaharra Forumek baizik.

2- Ikuskizuna ez zen ziklo hartarako propio sortua izan, baizik eta alderantziz. Guk muntaia aurrez ikusia genuen eta zen bezalakoa zelako ekarri genuen Bilbora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.