Azken asteotan, Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen eraisketak sortu duen mugimendu guztia dela eta, gaz-tetxeak eta okupazioa pil-pilean dauden gaiak dira. Donostian ere, Uxotegi gaztetxearen proiektua aurreradoa pixkanaka, eta asko dira iritzia plazaratzera ausartu direnak.
Jabetza pribatuen okupazioak jendearen sumina sortzea uler dezaket, baina eztabaida eta arazoaren iturria askoz ere sakonagoa da. Gazteok autogestiorako espazioa behar dugu, gure jarduerak mugatzen dituzten politikari eta agintarien kontroletik kanpo dagoen espazioa. Badugu gizarteari zer eskaini eta baditugu asmoak, ametsak, ezinegona eta baita haiek aurrera ateratzeko grina eta indarra ere. Kapitalaren eskuetan dantzan dabilen mundu politizatu honetan ezkutatu egiten diguten arren, programa politiko zaharkitu eta artelan tradizionaletatik harago ere, kultura eta ideiak badaude.
Gaur egun, edonon aurki ditzakegu jabetza publiko zein pribatuko etxebezitza edota eraikin hutsak, eta, hala ere, negua taberna-zuloko pasibitatean pasatzera behartuta gaude gazte asko eta asko. Jabetza pribatu huts bat dutenek badituzte beren eskubideak, baina gazteokere gureak baditugu, etabada garaia, udalek horrela ikusten ez duten bitartean, merezi dugun hori aldarrikatzeko.
Auzo bat, gaztetxe bat.
Zuzendariari
Gaztetxerako eskubidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu