Zuzendariari
Gernikako Akordioa
Gernikako Akordioa plazaratu zenean, ez gutxik ez-nahikotzat eta elektoralistatzat jo zuten. EPPK gehitu ondoren, pauso adierazgarria dela esaten dute berberek. Akaso ez da kontraesan bat? Aholku bi: bat; Gernikako Akordioa gustatzen ez bazaizue, Bildurekin jesarri behingoz eta zelan hobetu aztertu. Bi: ETA erakunde gisa desager daiteke, baina preso eta iheslariak, biharko askeak eta ezker abertzalea, inondik inora ez. Haiek biktimez eta eragindako minez ari dira pentsatzen. Eta zuek, biharamuneko egunean elkarrekin bazkaltzeko gonbitean non jesarriko zarete?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu