Zuzendariari

Gipuzkoalde

Donostia.
2012ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Batzuek, argudio historikoak aintzakotzat hartuz, Nafarroan oinarritu nahi dute Euskal Estatu baten proiektua. Nik, aldiz, argudio linguistikoei eta politikoei erreparatuz, Gipuzkoa eredutzat hartu nahi dut Euskal Herri independente baterako.

Izan ere, euskara lurralde batean sendo eta bizirik baldin bada, Gipuzkoan da. Bestalde, abertzaletasun independentistaren taupadak Gipuzkoatik datoz indartsu: EHko independentisten botoen erdiak herrialde historiko horretan biltzen baitira. Elkartasun euskaltzaleari dagokionez, gipuzkoarrak txapeldun: ikusi besterik ez dago zer-nolako erantzuna eman duten Lodosako ikastolari laguntzeko.

Nafar jatorriko baten iritzia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.