Zuzendariari

Gizarte mailen arteko guda

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
1970eko hamarraldi erdialdera iritsi arte, Estatu Batuetako zein Europar herrialdeetako langileen egoera etengabe hobetu zen. Mendebaldeko herrialdeetan finantza-kapitalak boterea galdu zuen, ongizatea indartu zen eta banketxeei mugak jarri zitzaizkien. Demokraziak ekonomia baldintzatzeko zuen botereak handia izaten jarraitzen zuen. Estatuen ondasunekin burtsan aritzea pentsaezina zen, baita pentsio-fondoekin lehengai edota moneta desberdinetan espekulatzea ere.

Eskuineko gobernuek finantza-kapitalari egindako mesederik handiena moneta sortzeko emandako aukeran oinarritzen da. Izan ere, antzina, moneta berria sortzeko eginkizuna estatuko bankuari zegokion. Egun, banku pribatuek betetzen dute eginkizun hori, maileguak emanez. Bestalde, egoera hau ez litzateke posible izango mendebaldeko langileriak ongizatearen zati bat erdietsi izan ez balu. Langileei auto zein etxebizitza handiagoak izateko baldintzak jarri zaizkie, baita bidaiatu edota janaria eskuratzeko aukera gehiago eman ere. Baina langileriak ez du hau guztia soldata igoeren bitartez lortu. Arrazoi nagusia beraiek mailegu-hartzaile bilakatu izanean datza. Hala, finantza merkatuaren boterea ez da finantza ministro edota enpresa multinazionalei ematen dizkieten maileguetan baino oinarritzen, maileguak herritar guztiei emateko duten aukeran baizik. Herritarrek errenta bat ordaintzen diote dirua banatzeko monopolioaz egin den elite txiki horri, eta horrek badu bere esanahi ezkutua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.