Zuzendariari

GMJ, gazteen jai erraldoia

Laukiz.
2011ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Madrilen egon naiz hilaren 16tik 21era bitartean, GMJ Gazteen MundukoJardunaldia izeneko ospakizunederrean. Hasieratik bertatik eta kalez kale, erromesak nabaritzen zirenberen itxura eta bandera adierazgarriekin.

Gazteak gehienak, arraza, kulturaeta mintzaira denetakoak, guztiok pozarren eta fedean kide. Hori delaeta Joxe Arregiri diotsot, bidenabar, Jesus oso gustura egon zela Madril betetzen zuten gazteekin. Hori nabaritzen zen nonahi. Eta, baita, oso gustura egon zela beren apaizgoa disimulatu gabe jantzita zeuden apaiz eta fraide gazteekin, baita frantziskotarrekinere.

Madrildar ostalari, taxilari eta gainerakoekin hizketan egonda, denek esan zidaten oso gustura zeudela erromesekin. Eta ez bakarrik irabazi ekonomikoengatik, baita haien jarrera egokiagatik ere.

Egia esan, fedearen unibertsaltasuna gozatzeko aukera paregabea izan da Madrileko GMJ. Bai gazteen arteaneta baita hain gazteak ez direnenartean ere. Eta, esandakoa, inori kalterik egin gabe eta alaitasuna zabalduz alde guztietatik. Errepikatzeko moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.