Zuzendariari

Gora auzolana

2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Berriz ere autogestio eredu bat arriskuan, berriro ere ametsez betetako proiektu bat desagertzear interes ekonomikoengatik, kapitalismo boterezaleak bultzatuta. Baina zelan ahaztu, zelan baztertu bizitza proiektu bat, gure seme-alabentzat nahi dugun etorkizuna, Kukutza gaztetxearen bezalako proiektua, auzotik auzoarentzat. Auzoaren beharrak nork ezagutzen ditu, auzotarrek beraiek baino hobeto?Kukutza auzoari bizia emateko jaio zen, beharrak asetzeko eta autogestioan oinarritutako gizarte eredu berri bat sustatzeko asmoz bestelako interesen aurrean, La Kelok eta Kultur Etxeak egin duten legez.

Gaur egun, ia-ia herri guztietan merkatariza gune bat topa dezakegu, non jendeak egun osoa ematen duen, kontrolpean. Kontrolgune horien aurrean, herri proiektuak daude, aisialdia beste era batez kudeatuz. Bilboko Udala eta, noski, Santurtzikoa horren beldur dira. Baina sorreran zergatia aztertu ordez, erauzi nahi dituzte. Hauxe da duten funtzionamendua, kontrolpean ez dutena akabatzen dute. Geure buruaren jabe izan nahi dugu, ez dugu inoren kontrolik nahi. Hau da autogestioa. Errekaldek ondo baino hobeto daki zer nahi duen.Udalak ikusi nahi ez duen errealitate hau txikitu nahi du, lurperatu betiko. Zelan onar dezakegu hau? Zelan eman diezaiekegu bizkarra 10 urteko taupadei? Taupadez ari naiz, egitasmo hau bizirik dagoelako, eta denon esku dago bizirik jarraitzea.

Gure bizitza antolatzeko eskubidea daukagulako, Gora Kukutza, gora Mamarigako kultur etxea eta La Kelo, gora autogestioan oinarrittako egitasmoak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.