Zuzendariari

Gure estiloaren eta auzo-lotsaren artean

Lutxo Egia.
Bilbo.
2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Koinatu lisboarrak gonbidatuta izan ginen San Mamesen lehengo ostegunean. Partida, beraz, 2.500 Sportingzaleen artean ikusi genuen. Hasi aurretik, Lisboan izandako giro bikainak pentsarazi zigun Ertzaintzak iragarritako hedatzeak ez zuela zerikusirik gerta zitekeenarekin, Schalkeren egunean gertatutakoarekin baino. Alegia, norbere burua zuritzea eta egun hartan jazotakoen ardura inori egoztea. San Mamesen sartzean egiaztatu genituen usteok. Lehenik, gazte zein adineko, oinutsik sartzera derrigortu gintuzten; bigarrenik, tribunako korridorean dozenaka ertzain esperoan, zer gerta ere; eta hirugarrenik, korner batetik bestera futbol-zelaiaren ikustea eragozten zuen xare trinkoa. Hego-Beheko Harmailak sabaia gain-gainean duelarik, kaiola batean geundelako sentsazio itogarria izan genuen partida osoan. Kontuan hartuta sarrerek prezio bera zutela han eta hemen, alde izugarria. Estilo kontua, itxura batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.