Zuzendariari

Gutxienez bi

2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Ez dakigu oso ongi nola, baina euskara bizi da. Zergatik? Batek daki. Ez daukagu oso argi zertarako, baina euskara bizirik dago. Ez mirariz, Mariren borondatez ere ez. Euskaldunok bizi dugulako bizi da euskara. Bizia ematen diogulako darabilgun bakoitzean. Bizirik egotea ez da gauza ona, berez. Axola du nola bizi garen. Hizkuntza bat ez da bizi, berez; hiztunek bizi dute, aditzen eta ulertzen dutenek. Inork ematekotan, euskaldunok emango diogu bizia euskarari, eta euskarak hartuko du bizitasun hori.

Euskara bizia nahi badugu, argi dago zer egin behar dugun: ibili eta erabili. Ez geratu isilik. Isiltzen den hizkuntza beti egongo baita hilik. Euskaraz bizi eta euskara bizi: bizitza luzea eta hobea euskarari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.