Zuzendariari

Gutxienez bi

Donostia.
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Ez dakigu oso ongi nola, baina euskara bizi da. Zergatik? Batek daki. Ez daukagu oso argi zertarako, baina euskara bizirik dago. Ez mirariz, Mariren borondatez ezta ere. Euskaldunok bizi dugulako bizi da euskara. Bizia ematen diogulako darabilgun bakoitzean.

Bizirik egotea ez da gauza ona, berez. Axola du nola bizi garen, zertarako erabiltzen dugun euskara nahiz bizitza. Hizkuntza bat ez da bizi, berez; hiztunek bizi dute, aditzen eta ulertzen dutenek. Inork ematekotan, euskaldunok emango diogu bizia euskarari, etaeuskarak hartuko du bizitasun hori.

Batek daki zergatik, baina batek bakarrik ezin du euskaraz bizi. Beti beharko dira gutxienez bi. Orain bezala, zu eta ni. Izan ere, harremanetarako ez bada, zertarako da euskara?

Bizitza zaila da, eta zailak dira harremanak, noski. Ez delako erraza ematea, ezta hartzea ere. Edonola, euskaldunok bizi gara. Eta euskara bizia nahi badugu, argi dago zer egin behar dugun: ibili eta erabili. Ez geratu isilik. Isiltzen den hizkuntza beti egongo baita hilik.

Euskaraz bizi eta euskara bizi: bizitza luzea eta hobea euskarari!

ZUZENKETA: Donostiako Orfeoiak heldu den asteburuan abestuko du Tolosan,Okzitanian, (ostiralen eta larunbatean) eta Parisen (igandean). Atzoko BERRIA-n, 32. orrialdean, argitaratu zen bi aste barru izango direla emanaldi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.