Zuzendariari

Harrigarria

Jesua Maria Aragon.
Alderdi Karlistaren idazkari nagusia.
2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Bai harrigarria dela jende jantzia ere gurpil zorotik irtenda ezinean ibiltzea!

Larraitz Ariznabarretak idatzia, eta 2012-06-24anBERRIAn plazaratuta, Definizioez artikuluari buruz ari naiz:bere lehen paragrafoa berrirakurtzea gomendatuko nioke, eta horri buruz hausnarketa berria egitea.

Berak, «perbertsiozko bukle amaiezinaz» hitz egiten du; nik nahiago dut gurpil zoroaren irudia, espirala distantzia desberdinetatik hausnartzeko aukerak ematen ditu eta; bizitzaren beraren eran.

Hau guzti hau, bere idazkiaren 4. paragrafoan ageri den esaldi baten gainean dator: «abertzaleoi arrotz egiten zaizkigu egungo pentsamendu carlista otzandutik botatako egiak».

Nondik ateratzen duen «Karlismo otzandu» hori jakin gustatuko litzaidake, biribil bat laukitzeko ere balio dio eta.

Izan ere, agerian dago Karlismoa, Alderdi Karlista, inoiz ez dela botere guneetan izan, eta are gutxiago edozein inperialismorekin erlaziona zezakeenik ere. Zerbait esatekotan, inperialismoaren kontra hiru gerra egin zituen Karlismoak, eta, maleruski, hirurak galdu zituen. Beraz, Historia ez du Alderdi Karlistak idatzi, eta hiztegi bat gizarteari inposatzeko ere ez du aukerarik izan, gure historian zehar.

Beraz, «egia horiek», autoreak borrokatu nahi dituen horiek, ez dira Karlismoak botatakoak izan.

Adeitasunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.