Zuzendariari
Iepala, Samaniego!
Ez dago esan beharrik ere, baina zure falta sumatzen dugu muinoko etxeko bazter guztietan; asanbladan, asanblada osteko tragoan, pankartetarako lelo xelebreak bilatzeko orduan, barrako txandetan, parrandan... Horrenbeste dira zurekin bizi izandakoak! Horrenbeste oraindik zurekin bizi nahi ditugunak! Astebete baino gehiago da gure ondoan ez zaitugunetik. Ezina eta amorrua sentitu dugu, negar egin dugu... Lan eta lan gabiltza, zu bizitzen ari zarena inork gehiago bizi behar ez dezan. Horregatik, zure anai-arreba gaztetxeroak eskubide zibil eta politikoen defentsan kalera aterako gara! Gure etxe sorgindu hontatik, hiria hankaz gora jartzen jarraituko dugu. Maite zaitugu, Ekaitz!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu