Zuzendariari

'Igandea' gehigarriko artikulu batez

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Igandea gehigarriak argitaratu berri du, bere trebeziaz, Iñaki Egañak Ipuzkoatik mila urteraá izeneko artikulua. Hortaz, hara hor nire oharra: «Eliza eta foru eskualde zaharrak hizkuntza historiaren lagungarri» Euskaltzaindiaren XV. Biltzarrean aurkeztu nuen txostenean, azaltzen nuen, Calahorrako elizbarrutiak Gipuzkoan zuen eskualde banaketa. Leintz artzapezgoak gaurko Debagoiena eskualde osoa hartzen zuen barnean. Oñatiko bikariotza eta baita Aramaioko 9 parrokietatik 8 ere., Elgobarko bikariotzak ez zuen zer ikusirik Leintzekin, Durangoko artzapezgoaren barrutiko bikariotza zen eta bere baitan parrokia hauek: Astigarribia, Mendarozabal, Azpilgoeta, Elgoibar, Soraluze, Eibar eta Aginaga. Oraindik XIX. mendearen hasieran Gerediagan egindako Durangoko artzapezgo zabalaren bileran lau bikariotzetako apaizen bilera akta gordetzen da. Lehen ondorioa: Debarro guztia, salbu Deba eta Mutrikuko portuko parrokia, ez zirela, mendez mendetan, 1862an Gasteizko elizbarruti berria sortu arte, Gipuzkoako Artzapezgo Nagusiaren partaide. Harrigarria bada ere, euskalkien mugarekin ere bat zetorren. Duela 15 urte ikerketa bat egiten joan nintzen Astigarribiara eta asteko egunen izenak ere mendebal euskarazkoak entzun nizkion bertako gizon bati: martitzena, eguaztena... domeka. Bigarren ondorioa, Debarroa ez zela Gipuzkoa nuklearra, Aramaio eta Durangaldea Araba eta Bizkai nuklearrekoak ez ziren bezalaxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.