Zuzendariari
Ilusioa eskegi
Bizitza erritualez beteta dago. Nork bere erritualak ditu, gainera.
Egongo da ohe kideahitz gozo batez esnatukoduenik, txakurra lanera joan aurretik aterako duenik,edota gauza biak egingo dituenik.
Ni ohetik altxatu, eta oraindik begiak erdi zabalik ditudala, ondoko logelara propio joaten naiz, eta pertsianako uhalari eusten diot gora egiteko, egunsentiaren argi motela etxean sartzeko.
Eta orduan hantxe begiesten dut gauean, edozein modutan kateatuta, etabil-bil egondako «askatasun zapia» pertsianako kakoetatik eskegita. Gehienetan, ez dit lan handirik ematen, bakar-bakarrik ez bada, haizeak lagunduta, ikasi baitu bere leloa lau haizetara itxuroso zabaltzen.
Hala eta guztiz ere, inoiz eguraldiaren txarrakkuzkurtzen baldin badu, ikurrarenertzetatik tiratu, eta betiko itxura harroa hartzen du.
Gainera, gure askatasun ikurra ez dago bakarrik,badu lagunik; aurrez-aurrezko etxeetan beste bi daude,eta horrek laguntzen dio elkarren arrimuan presoenegoeraz txutxu-mutxuka aritzen.
Tamaina horretakoerritualak baino potoloagoak egongo dira; hori ez dutzalantzatan ipintzen, baina niri laguntzen dit egunerokoa alaiagoa egiten, beraiengandik gertuago egoten.Eta zuri?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu