Goizean, gosaria prestatzen, irratia jarrita. Bi berri, bata bestearekin ezer ez du ikusteko; edo bai. Espainiako Auzitegi Nazionalak, Nafarroako lehendakariari hiru opil botatzeagatik, Mugituko lau ekintzaile auzipetu eta 6-10 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu. Bestea, larriagoa: Iñigo Cabacas, Athleticeko jarraitzailea, bere taldearen garaipena ospatzen zelarik, buruan sekulako kolpea jaso eta gero, zendu da. Xuban Nafarratek zorte handiagoa izan zuen. Beti bezala,Barne sailburuek, Martin Villatik hasi eta Aresekinbukatu, beraien bertsioa zabaltzen dute, inoiz errurik ez , polizia bikain aritu da...
Barcinari opila botatzeagatik, espetxe zigorra. Xuban larrik zauritzeagatik edo Iñigo erailtzeagatik zer gertatuko zaie errudunei? Zoritxarrez, Euskal Herrian erantzuna argi dago.
Zuzendariari
Inpunitatea, eguneko ogia Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu