Zuzendariari

Iparragirre vs Camacho eta Rubalcaba

Imanol Oruemazaga.
Ondarroa.
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Egunotan BERRIA eta Hitza egunkariak irakurtzean, a zelako sumindura eta amorrazioa sortu zaizkidan! Tarte zabala eskaini die gure artean izan ditugun Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroak eta A. Perez Rubalcaba Espainiako bozetarako hautagai sozialistak egin dituzten adierazpenei. Biek adierazi omen zuten Euskal Herriko egoera «aldatu» egin dela..., «iraultza zerga» deiturikoa eten egin duela ETAk, eta uda honetan ia kale erasorik ez dela egon..... Hori guztia Espainiako Gobernuak izan duen «irmotasunari esker». Madrileko buruzagi jaunok! Egiatan uste duzue azkenaldi honetan Ibonen alde Ondarroan egin diren mobilizazioak hain baketsuak eta eredugarriak izan direla zuen gobernuaren irmotasunari esker? Bi gertaera soilik aipatuko dizkizuet:

1: Ez al da probokazio zitala espetxeko osagileak berak Ibon erietxera eramateko eskatu, erietxera eramateko gestioak ere egin etaespetxez aldatzea?

2: Herritarron mobilizazioei esker, Ibon Basauriko espetxera aldatzea lortu denean, zer egin duzue? Zer da gaixo larri batek jota dagoen preso bat Sevilla II espetxetik Basauriko espetxera aldatzeko bidaiak zortzi egun iraunaraztea?

Zer esan dezakegu egun horietan Ibonen etxekoekin izan duzuen portaeraz? Ezjakinean mantendu dituzue bidaiak iraun duen bitartean. Eta, gero, etxekoen lehen bisita lortzeko jarritako eragozpenak.... Geure onetik ateratzeko eginahalak egin dituzue. Baina ondarroarrok mobilizazio baketsuekin jarraitu dugu geure erabakiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.