Hezkuntza eremuan ezarritako murrizketek sortutako ondoeza publikoki adierazi nahi dugu, bai eta gure kezka ere laster gauzatu nahi duten Hezkuntza Lege berri arrotzaren aurrean.
Murrizketak eta hezkuntza erreforma hau ez dira bidezkoak, ez baitituzte kontuan hartzen ez irakasle, ez ikasle eta ez familiak ere. Irakasleria oztopoak oztopo egunez eguneko lanari aurre egiten dion gizataldea da, eta eskolako hezkuntza premiei erantzuten diona.
Gure ikastetxean egoera ez da samurra: ardurak eta lan kargak areagotu egin dira azkenaldian. Ez dugu nahi egoerak gure lanaren kalitateari eragiterik. Aldi berean, gertatzen ari dena salatzea eta gizarteratzea gure egin behar dugu, ez baitirudi murrizketek etenik izango dutenik.
Irakaskuntza Publikoa arriskuan dela uste dugu. Horregatik, inposatu nahi dizkiguten aldaketei hurbiletik erreparatuko diegu. Aldaketa hezkuntza komunitateari bizkar emanda egiten ari da. Horren aurrean, erreforma egitekotan ondoko aurrekarietan oinarritua egin behar dela uste dugu: lehenik, irakaskuntza sistemaren diagnostiko objektiboan oinarritua egon behar du. Bigarrenik, irakaskuntza komunitate, irakasle sindikatu, alderdi politiko eta komunitate autonomoekin adostua izan behar du. Hirugarrenik, familia eta ikasleen iritzia eta irakasleen partaidetza izan behar du. Eta kalitate eta egonkortasuna ziurtatu behar ditu.
Erreforma egiten ari den moduagatik eta murrizketek eragiten dizkiguten kalteengatik desadostasuna adierazi nahi dugu.
Zuzendariari
Irakaskuntza publiko eta duina guztiontzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu