Joan den ostegunean Arantza Santestebanek Gara-n idatziaren harira: ezkertiarren artean, nahi gabe birsortzen diren diskurtso atzerakoiak aipatu zituen.
Jendarte kapitalista batean hezi gara. Haren produktuak gara, gustatu ala ez. Badirudi iraultza egin nahi genukeela horri erreparatu gabe. Norbere barruetara begiratu eta mugatzen gaituzten hainbat kate kuestionatu gabe. Argiago esateko, askeago izan nahi dugu, baina eroso, bidean «pribilegio kapitalistak» galdu gabe: etxebizitza partikularra, auto pertsonala, telebista laua, etxeko-lanak egiten dizkigun emakumea, guzti hori ordaintzeko behar dugun baina maite ez dugun lanpostua…
Belaunaldi berriak benetan aske heztea baino gauza iraultzaileagorik ez dago, nire ustez. Baina begira: gurasoak, itota; irakasleak, gainezka; eta gure haurren baloreak eta ohiturak, aisialdi industria eta kontsumo-jendartearen esku.
Bai, polita litzateke andre-gizonok guraso izatea erabakitzean mundu askeagoa izatea xede. Horretarako, hausnarketa beharko dugu; besteak beste, nola egituratu hezkuntza eta bizikidetza komunitateak, auzolanean aritzeko. Eta jendarte produktibista harrapari honetan hezi garenontzat, zamatzen gaituen motxila husteko dinamikak abiatu beharko ditugu. Ez badugu gure gazteen motxila harri berberekin bete nahi.
Eskerrik asko, Arantza, funtsezko eztabaidei ateak zabaltzeagatik
Zuzendariari
Iraultzaile izan ala ez izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu