Zuzendariari

Kafearen alde eta kontra

Abanto.
2011ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Badakit oso lan luzea izan daitekeena kafearen errealitatea aztertzea. Horregatik, zertzelada batzuetan bakarrik azpimarratuko ditut atentzio handiena piztu didaten berriak .

Hasiko naiz Andrew Solomon idazle estatubatuarrak gogorarazi zizkigun hitzekin bera depresioaren pean zegoenean : «Oso droga inperfektua da; baina, aldi berean, nahiko eraginkorra, dudan gaixotasunarentzat. Hala ere, behin eta berriro hartzen badugu, lo egitea oztopa dezake, larritasuna, zorabioak eta goragalea sortuz». Liburuaren beste pasarte batean adierazten digu, argi gera dadin, mendekotasuna sortzen duten drogak direla kafeina eta kokaina. Konnotazio negatibo askorekin zamatutakoa izan da hamarkada askotan; azken urteetan egindako ikerketei esker, badirudi birgaitu dutela adituek, bakar batzuek behintzat. Hala, iragan hurbilean medikuek uste zuten oso kaltegarria zela gaixotasun koronarioetan; eta, egun, berriz, dosi handietan ez bada, hori ez dela zuzena. Zehatz esanda, Kafeak ez du infartuaren arriskua areagotzen. Hori bai, ematen du ez duela kontrakoa egiten, ez gaituela babesten. Halaber, beste esparru batean eraginkorra izan daitekeela frogatu dute adituek. Alzheimerra edo parkinsona duten pertsonen oroimen galeraren kontra oso baliogarria dela kafea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.