Zuzendariari

Kaixo, Patxi!

Eneko Arteaga.
Oinkari dantza taldea.
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Ia urtebete pasatu da berri txar hura jaso genuen egunetik, eta, oraindik ere, zure arrastoa oso presente daukagu ingurukoek. Hainbeste lekutara iristen zinen! Hainbeste pertsona eta talderi luzatu zenion beti zure laguntza…Ezinezkoa zaigula inola ere hori ahaztea.

Zorionez, zurekin behin baino gehiagotan egoteko aukera izan genuen, bai mesede eske joaten ginelako, baita zuk mesederen bat eskatzen zenigulako ere. Hori bai, sekula ez zuretzat ezer nahi zenuelako, beti besteei laguntzeko mugitzen baitzenituen hariak. Titiritero izatea zen zure gustukoa, hari honi tira, beste honi tira, beti besteen mesedetan… Eta egia esan, oso ona zinen horretan, besteengan irribarreak sortzen, hariak mugitu eta mugitu…

Askotan saiatu ginen zuri eskerrak ematen, baina, hala ere, ez dakit inoiz zugandik jasotako guztia eskertuko dizugun. Gure azken lana, Ari du, oso-osorik zuri eskainia izan da, gure dantzariek zuk mugitutako harien atzetik egiten baitute dantza… Hala ere, esker hau nahikoa ez den susmotan gaude!

Amaitu aurretik, guk ere badugu berri ez oso on bat emateko… Gipuzkoatik hariak mugitzen saiatu ginen arren, aurreko asteburuan Errealak derbia galdu zuen! Ez zen partida txarra izan, baina ziur gaude gure jokalariren bat aurrean harrapatu izan bazenu bronkaren bat botako zeniola!! Beno, Patxi, esker hitz hauek zuk botatako harietan gora zuganaino iritsiko direla espero dugu. Ez ahaztu zure hutsunea nabari dugula hemen…

Zaindu zaitez, eta laster arte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.