Joan den larunbateko BERRIAk Klis-klasikoak bildumaren aurkezpenaren berri jaso zuen Kultura sailean. Bertan emandako hainbat informazio-atal ez ziren guztiz zuzenak eta horien gaineko ohar batzuk egin nahi ditut Galtzagorriko Klis-klasikoak batzordearen izenean:
1. Pinotxoren abenturak liburuaz zera zioen kazetariak: «Collodiren ipuina orain arte euskaratu gabe zegoen». Hori ez da hala, prentsaurrekoan esan genuen bezala, 1987an Agustina Pontestak itzuli baitzuen estreinakoz osorik Collodiren eleberria euskarara. Klis-klasikoak bilduman argitaratu duguna, izan ere, Pontestaren itzulpenaren gainean Koldo Bigurik eta Garazi Goikoetxeak egindako gaurkotzea da.
2. Mariasun Landaren Txan fantasma liburua ez dugu «egungo belaunaldientzat egokitu»; aitzitik, jatorrizko testua eta ilustrazioak mantendu ditugu berrargitalpenean, zuzenketa txiki batzuk gorabehera.
3. Ni Klis-klasikoak bildumaren arduraduna naizelaesaten zen artikuluan, baina bildumaren ardura Galtzagorriko batzorde batena da; ni bertako kideetako bat baino ez naiz.
4. Ez da liburu sortaren asmoa «haur literaturaren modernizazioa», ez eta «euskal literaturan tradizionalak diren lanak berriro interpretatzea» ere, ezpada euskal haur eta gazte literaturaren tradizioko ale aipagarriak berreskuratzea.
Zuzendariari
'Klis-klasikoak': zenbait zuzenketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu