Txikitan kontatzen ikasi nuen: bat, bi, hiru...180.000. Hori omen da EAEko etorkinkopurua jaurlaritzakoen esanetan, jakina. Nire gurasoen auzoko Extremadurako etorkina ez da horien arteansartzen, ez eta Leondik etorritako nire lankide euskalduna ere...
Azken finean zenbaki bat besterik ez da, eta ez du halako garrantzirik 360.000 etorkin badira ere. Beste kontaketa bat ere egingo nuke, egungo jaurlaritzaren zilegitasuna zalantzan jarriko lukeena.
Azken hauteskundeetako emaitzak ikusi besterik ez dago PPk eta PSE-EEkEAEko biztanleen artean duten babes eskasaz ohartzeko. Hainbat boto eta aukera kenduz gero kontuak beste era batera egiten dituzte. Hauek ere badakite kontatzen, baina banketxeen modura, beti beren alde. Beste kontaketa bat ere entzun dut, Jose Antonio Ardanzak egungo egoerapolitikoaren ingurukokomentarioak egin ditu eta Teleberriko aurkezleak horien inguruan honako kontaketa: biolentzia guztiak bukatu omen dira.
Galde diezaietela politikan edo kulturan jarduteagatikkartzelatutako hainbat eta hainbat euskal herritarri ea biolentzia guztiak amaitu diren. Espainiara edoFrantziara, erbestera, bidalitako horiei hain zuen ere. Egoera beraren kontaketa ezberdinak dira guztiak. Batzuek, ordea, kontu kontari dihardute.
Zuzendariari
Kontaketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu