Zuzendariari

Kontuz Zelaarekin

Marisol Usabiaga.
2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Kezkatuta nago. Egia bada esan didatena, Oiongo hainbat haur ikastolan matrikulatu gabe geratu dira, herrian D eredua eskaintzen duen ikastetxe bakarrean. Zelaak B eredura bidali ditu, eskola publikora, gurasoen nahiaren aurka.

Jakin dugu zeintzuk diren Madrilek hezkuntzan inposatu nahi dituen murrizketak. Argi dago Zelaak ez daukala inolako asmorik Madrili benetan hortzak erakusteko.

Kalitatea aipatzen du behin eta berriz. 27 edo 28 ikasleko ikasgelak inposatu nahi izan ditu Lehen Hezkuntzan, berak. Benetan uste al du kopuru horretako ikasgeletan kalitatea eta tratamendu hirueledun eraginkorra egon daitekeela?

Ez nau harritzen Zelaaren jarrerak. Inoiz ez dut espero izan euskarak hezkuntzan aurrera jauzia egingo zuenik haren agintaldi garaian. Hona hemen haren jarrera epela Werten egitasmoaren aurrean.

Kezkatzen nau, batez ere, zein erraz jartzen diogun denok Zelaari. Ez da euskal hezkuntzaren aldekoa, ez da inoiz izan. Halere, oso agintaldi erraza izan du hiru, ia lau, urte hauetan.

Haren barrikadan ez gaudenok oso erraz jarri dizkiogu gauzak. Sare publikoko guraso euskaltzaleak missing egon dira eta daude. Sindikatuek lan interesen estrategiarako erabili dituzte, eta erabiltzen ari dira, eduki sozial zabaleko gakoak. Ikastoletako ordezkariak Zelaaren ondoan irteten dira etengabe argazkietan irribarretsu.

Ez ditugu gauzak ondo egin, ez gara gauzak ondo egiten ari. Egoera hau birbideratzerik ba al dago?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.