Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Donostiarra trainerua datorren iganderako ohorezko txandan sailkatu ondoren, Kaiarriba Arraun Elkartekoek donostiar hiritarrei mintzatu eta zera esan nahi diogu:
—Gure arraunlariek egindako ahalegin eta estropada onaz gain, aurreko igandean izandako baldintza meteorologikoek bultzada eman ziguten datorren igandeko ohorezko txandan egoteko.
—Errealitate honek ez du ilundu behar Donostiarra-k duela urte batzuk eta aurtengo KAE1 eta KAE2 Ligetako estropadetan egiten ari den etengabeko hazkunde progresiboa.
—Elkarte honen borondate apurtezina bide progresibo horretan jarraitzea da arraunaren elitera iristeko eta, erdiko epera, TKE Ligara igo eta bertan lehiakorrak izan, hemendik ez oso urrutira Kontxako Bandera hemen gera dadin.
Igande honetan daukagun aukera zoragarria dela eta, donostiar guztientzako deialdia zabaltzen dugu:
1. Jardunaldiaz gozatu donostiar izatearen harrotasunez, zuen trainerua onenen artean lehian ikusiz.
2. Kaira gerturatu, bertan 10:30etik aurrera, elkarteak antolatu dituen kalejiraz eta sardinadaz gozatzeko festa giroan.
3. Donostiarra lagundu eta bultzatu, kaian bertan izango den postuan bazkide egiteko aukera izango duzuelarik, ez igande honetan bakarrik, baizik eta datozen urteetan elkarrekin ibiltzea dagokigun bide horretan ere, gure hiriko trainerua harrotasunez sentituz; Donostiarra naizelako.
Zuzendariari
Kontxako Bandera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu