Zuzendariari

LAB sindikatuaren autonomiarik eza

Pasai San Pedro
2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Ziur nago ez zaiola erraza gertatu Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari salatzea LAB sindikatuak ezker abertzaleak agintzen duen erakunde publikoetan daraman estrategia. Funtzio publikoan dihardugunoi ulertezina gertatzen zitzaigun nolatan ez zuen ELAk ezer esaten LAB sindikatuak ezker abertzalearekiko duen begi bistako menpekotasunaz. Susmatzen hasiak ginen ez ote zegoen halako konplizitatea bi sindikatuen artean ezker abertzalearen patronala babesteko. LABek muzin egin dio sindikatu baten eginkizun behinenari. Baieztapen hori argi azaltzen zaigu, besteak beste, Donostiako Udalak langileen lan-hitzarmenean egin dituen murrizketen aurrean LAB otzan-otzan agertu denean, Diputazioaren zerga politiken erreforma babestu duenean eta Bildukoek Kutxabank-en sorreran kutxen arduradunekin lortutako akordioa txalotzean. Ziur nago erakunde horietan ezker abertzalea oposizioan balego bestelakoa litzatekeela LABen jarrera eta mobilizatuko litzatekeela azken egunotan mobilizatu den legez Madrilgo eta Gasteizko gobernuek egindako murrizketen kontra. Batzuk aspaldian jabetu ginen LAB sindikatu honen joko bikoitzaz. Beste batzuk, berandu izan bada ere, azkenean konturatu eta ausartu dira salatzera.

Eta, bukatzeko, aurreikuspen bat: seguru nago egunen batean ezker abertzalea Ajuria Enera iristen bada ez duela mobilizaziorik egingo bere gobernuko lagunek egindako murrizketen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.