Zuzendariari

Lesakak 4; Euskarak 1

Jexux Aizpurua.
2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Larrazkenaren koloreak darabilten dantzan murgiltzeko asmoz abiatu naiz Oteizaren Agiñako eskultura zigortuaren bila. Orbela haizeak bezalaxe uxatu bide du jendea igande arratsalde honetan, eta ez dago arimarik ere ingurumari guztian; futbolak eta telebistak irentsiko zituen herritarren buruak. Beherakoan Lesakatik igarotzean, jendearen buila-hotsa nabaritu dut, eta jende-multzoaren barrenean sartzea bururatu zait; non eta futbol-zelaian, hain zuzen. Berehalaxe ohartu naiz bidean irakurri ditudan Arritxulegi, Aiako Harria, Endara eta Agiña euskal toponimoak arkaiko bilakatu direla dagoeneko, aipaturiko herrian.

Nafarroako herrialdean Lesaka gune euskaldunean ezarrita dago, zorionez; beraz, haur eta gazteek azkeneko urteotan euskaraz ikasteko aukera izango zuten. Baina, betikoa, erabilera non dago? Datuen arabera, %79k badakite euskaraz. Gehienak bertakoak ziren, adinez heldu samarrak. Gaztelania nagusi, ordea, hitzean eta mintzoan. Agudo berba —jokalariei ikusleek tarteka esana— besterik ez dut entzun euskaraz. Bai epaileari, bai marrazainari, bai kanpoko taldekideei, bai beraien artekoei %95 gaztelaniaz. Kaleko tabernan ere gehienak erdaraz ari ziren.

Hurrena erreibindikatzen hasten garenean, zer erreibindikatu behar diogu Nafarroako Gobernuari? Euskara gehiago erabiltzeko ala zer? Eta zer erreibindikatu beharko diote lesakarrek euren buruei?

Igande arratsalde honetan04:30etik 06:30era bitarteko behaketa besterik ez da. Euskara on!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.