Zuzendariari

Lotsagarria bezain kezkagarria

Orio.
2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
«Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa», dio esaera zaharrak. Horixe bera dagokie gure gaurko agintariei: haiena, ordea, handia eta diruz ondo hornitua. Bada, egon, dirua badago beraiek nahi dutenerako. Hori bistan dago.

Esango didazue bestela txanponak baldin badaude hamaika proiektu handi egiteko: AHTa dela, Pasaiako superportua dela, errauste planta dela, Donostian ditxosozko metroa egiteko asmoa dela eta Nafarroan A-21 autobia —Noain eta Esa artean amaitu berria— dela. Aurreko dena kontuan izanda, zer dela-eta diote ez dagoela dirurik jendearen beharretarako? Aski da, jaunak! Arestian esan bezala dirua soberan baldin badago egitasmo itzel horiek gauzatzeko, derrigorrean sosak egon behar dira jendearen premiak betetzeko. Egon behar luke. Bai, alajaina!

Izan ere, lotsagarria da gure erakundeek dirua aurrezteko aitzakiarekin soldatak izoztea, etxe sozialak egiteko dirurik ez dagoela esatea, euskal komunikabideei laguntza murriztea eta batzuei kentzea, ETB1 telebistako langileak kaleratzea, Nafarroako ospitalera gaixoak eramateko garraioa kentzea (gobernu horrexek hamasei urtetik gorako gazteei hortzetako doako zainketa ezabatzea), langabeei gero eta eragozpen gehiago jartzea bizimodu duin bat aurrera eramateko, eta abar eta abar. Oso kezkagarria da, beraz, dirua egonda —argi eta garbi azaldu denez— lehentasuna ematea hainbat egitasmo zentzugabekori, herriak pairatzen duen beharrari baino lehenago. Mingarria oso, zinez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.