Zuzendariari

Mahoma eta Gasteiz

Gasteiz.
2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
As-salam Aleykum:

Irratian entzun dut Martxelo Otamendi adierazpen askatasuna goraipatzen Danimarkako Mahomaren karikaturen auzian. Musulmanen profeta armaz lepo beteta musulman guztiak terroristak eta jende arriskutsua direla irudikatuz. Hori metafora.

Gasteizen hiritar batzuek alkatearekin batera meskita baten irekiera eragotzi zutenean ikusi nuen nola marrazki horren ideia inplizitua ez zegoen oso urrun gasteiztar batzuenetatik. Bi kasuetan estereotipo xenofobo eta arrazista zuten buruan gasteiztarrek eta marrazkilariek.

Askok defenditu dute karikatura hori zabaltzea: iraintzearen eta txobinismo kristauaren propagandaren askatasuna, azken finean. Gasteizko kasuan zein askatasun defenditzen zuten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.