Ikusi ondoren zer-nolako ikuskizun tamalgarria sorrarazi zenuten Villavesaren entzierroan, bihozmina, lotsa eta amorrua sentitu ditut denengatik, eta baita zuengatik ere.
Ikuskizun negargarria sorrarazi zenutela diot, zeren eta, zuek ez baldin bazenieten agindua eman polizia guztiei han egoteko, nork deituta agertuko ziren, ba, Estafeta kalearen erdian modu hartan jantzita eta armatuta? Entzierroko lasterkari baketsu batzuen aurrean baino gehiago, ematen zuen aurre egin behar zietela unibertsoko terroristarik terroristenei.Eta ez niri esan gero lasterkariak izan zirela probokatzaileak eta zirikatzaileak, denok ikusi ditugulako irudiak! Hauek al dira zuek, Enrique Maia eta Yolanda Barcina, Iruñeko eta Nafarroako herritar arruntei buruz dituzuen iritzia, konfiantza eta begirunea?
Oso gogokoa duzue esatea sanferminak munduko jairik hoberenak direla, eta, gero, hau al da bertako jendeari ematen diozuen tratua, gerrako etsaiak balira bezala, sanferminak pixka bat luzatu nahi izateagatik, inor molestatu gabe? Eta berriz ere aurreratuko natzaizue, mesedez, ez atera zirkulazioaren aitzakia! Nork sinistu behar dizue halako argudio eskasa, San Fermin guztietan eta askoz lehenago ere, herritarrak oztopatzen dituzten hainbeste salbuespen egin ondoren?Non egon da proportzionaltasuna?
Maia eta Barcina, gero eta argiago erakusten ari zarete zuen maila politiko, demokratiko eta pertsonal eskasa.Horrela ez zaituztegu merezi! Ez zaituztegu behar! Eman, behingoz, bakea!
Zuzendariari
Maia eta Barcinari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu