Zuzendariari

'Maricón'

Miguel Barrenetxea Goñi.
Iruñea.
2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Modu huts eta lehorrean botata, iraintzea lortzen duen pertsonari eragiten dion zauri bizia bezain tinko eta epaikor iristen da. Hura espresatzera eramaten duen hausnartu gabeko sentimendu burugogorra bezalaxe.

Apustu egingo nuke jasotzen duena entzuterakoan ez dela harrituko.Ziur aski, lehendik ere hainbat «halako keinurik ez egin» egongo zela, eta, beharbada «jolas ezazu futbolean beste mutilak bezala!» batenbat ere bai. Irain hutsa, ezer ez esatera ausartzen ez diren kendutako begiraden azaleratzea baino ez da izango. Izotz baten moduan eroriko da, diskotekan gominadun tipo horiek edo alde zaharreko skinek bota zioten hori bezalakoa.

«Bizitza holakoa da», ezta?

Baina ez zaitezte engainatu, armairutik irteten den egunean ez zaitezte mugatu «jakin izan banu, lagunduko zintuzket» edo «ez nuke astakeria hori esan izango» esatera. Egin zenutenaren zergatia bilatzea eskatuko nizueke, baina, batez ere, orain nola ekidingo zenuketen hausnartzea.

Norbaitek homosexual baten inguruan modu peioratiboan hitz egiten duen bakoitzean izotz berri bat gehitzen ari da gizaseme hori preso sartzen ari diren iglura. Ulertezintasun hotzez egindako adreiluak dira. Babes ofizialik gabeko etxe merkearen erosotasun hutsa da.

Batzuk ez gara isilduko, baina zure ahotsa gurearekin batera behar dugu; hala, aunitz pertsona preso dituen zentzugabeko beste harresi horietako bat behin betikoz bota dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.