Txetxenia. XXI. mende atarian. Grozniko biztanleei aspaldiko gogorapenak berpitzarazten dizkien aire eraso berria. Hamarnaka tona lehergaik utzitako irudia oparitu dio Frantziako guda-berriemaile batek gizateriari. Bertan leku hartzen duen hogei metro diametroko eremua birrinduta nabari da. Inguruko zuhaitz elbarrien hosto bakan batzuek koloreztatzen dute irudia. Arima, zuri-beltzezko mozorro baten du ezkutatua. Berrogei urte inguruko gizon bat ageri da bertan, buru gainean bi eskuez eusten dion aulki bat daramala. Argazki kameraren zintzotasuna ez da gizonaren patua iragartzeko laguntza nahikoa. Beraz, hona hemen argazkilariari behin entzundako adierazpenak: «Nora ezean eman zituen hurrengo bizpahiru orduak, eskuekin eusten zion aulkiak pairatu ahal izango zituzten eraso berrietatik babestuko zuen usteaz beharbada. Maiz errepikatutako geldialdietan senitartekoenak izan zitezkeen izenak oihukatu zituen aldi oro. Familia osoa galdu zuen goiz hartako aire erasoan. Zerura zuzendu zuen begirada, eta poliki lurreratu zuen ordu luzez buru gainean eraman zuen aulkia. Oraindik ere bere azken arnasaldia izan zenaren soinua entzun dezaket. Izan ere, segundu gutxira frankotiratzaile batek burura jaurtitako bala batek akabatu zuen gizonaren agonia amaigabearekin.
ZUZENKETA: Astearteko zenbakian, Gipuzkoako Aldundiaren oker baten ondorioz errenta aitorpeneko autolikidazioak onartzeko azken eguna maiatzaren 14a zela idatzi genuen; maiatzaren 4a da, ordea.
Zuzendariari
Merah zein besteei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu